Erabilera baldintzak

Jarraian adierazitako baldintzek www.anecop.es webgunearen sarbidea eta erabilpena arautzen dute, ANECOP-en jabetzapean, egoitza soziala Itaroa Urbanizazioa kalea, 2 – 31620 Uharte (Nafarroa) helbidean duena. Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatuta – 31/169 zenbakia. IFK: G31129091.

Klausula orokorra

Webgunearen eta Lur-Poltsaren zerbitzuak erabiltzerakoan, erabiltzaileek automatikoki atal honetan adierazitako lan-baldintzak onartzen dituzte. ANECOP-ek edozein unetan hemen zehaztutako akordioak aldatu edo areagotzeko eskubidea du.

Bermerik ez

ANECOP-ek ez du arrakasta bermerik eskaintzen Lur-Poltsa erabiltzean. Bere azken xedea erregistratutako erabiltzaileen eskura ahalik eta plataforma eraginkorrena jartzea da, zeinaren bidez, eta modu erraz, azkar eta doakoan, bi interesdun potentzialen artean sor daitezkeen lurrak erosteko eta saltzeko eskaintza desberdinak bateratzea.

Zerbitzuaren irisgarritasuna

ANECOP-ek edozein unetan zerbitzua itxi edo mugatzeko eskubidea du.

Argitaratutako iragarkiak

ANECOP-ek iragarki bat gehitu edo ezabatzeko eskubidea du, bere zerbitzarira bidali ondoren, egokitzat jotzen duen edozein arrazoirengatik. Era berean, ANECOP-ek iragarkiak beste domeinu batzuetan edo euskarri ezberdinetan argitaratzeko eskubidea du, hala nola mota guztietako paperezko euskarri edo idatzietan.

Erantzukizuna

ANECOP-ek ez du argitaratutako eskaintzekiko erantzukizunik izango, ezta haien edukiekiko ere, ez baitu eraginik haien sorreran. Erregistratutako erabiltzailea bere iragarki partikularretan zehaztutakoaren erantzule osoa izango da.

Lur-Poltsaren Edukiei buruzko Zehaztapenak

  • anecop.es-en erregistratutako erabiltzaileek lurren eskuragarritasun zehatzari buruzko iragarkiak argitaratu ahal izango dituzte, dagokion ataleko argibideetan adierazten den moduan, hala nola beste erabiltzaile baten eskaintza zehatz bati buruzko informazio osagarria eskatu edo partida zehatz bat erosi. Ez da onartzen beste iragarki mota batzuk txertatzea, aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatu daitezkeenak.
  • Iragarkietan HTML kodea sartzea ez da onartuko, iragarkiaren testuaren kolorea edo itxura aldatzeko. Era horretako aldaketarik antzemanez gero, iragarkia ezabatu egingo da aldez aurretik jakinarazi gabe.
  • Erabiltzaileak gehitutako iragarkiak erabiltzaileak ezabatu beharko ditu “Zure profila” ataleko “Zure iragarkiak” ataletik salmenta burutzen denean, dagoeneko erositako lur eskaintzak azaltzea saihesteko.
  • Ez da onartzen profesional pribatuek edo enpresek lurren eskaintza edo esakerak ez diren helburu komertzialetarako iragarkiak gehitzea.
  • Debekatua dago legez kanpoko edukia igotzea, hala nola eduki pornografikoa edo indarkeriaren apologia suposatzen dutenak.
  • Debekatua dago zerbitzarien funtzionamendu egokia kaltetu edo datu trafiko intentsiboa sor dezaketen software eta programak erabiltzea.

Argitaratutako irudi eta testuen erabilera

Ez da onartzen webgunean erabilitako irudi edo testuen erabilera, ezta ANECOP-en jabetza esklusiboa den anecop.es-en diseinu edo softwarearena ere. Erabiltzaile batek aipatutako horietako bat erabili nahi badu, ANECOP-ekin harremanetan jarri beharko da dagokion baimena lortzeko.

anecop.es ez da webgunean argitaratutako irudi eta testuen baimenik gabeko erabileren erantzulea izango.