Pribatutasun politika eta datuen babesa
2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erreglamendua (EB), datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babestea arautzen duena, 95/46/CE direktiba (aurrerantzean, DBEO) indargabetzen duena, 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazioaren eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzkoa (aurrerantzean, LSSI-CE), eta 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa (aurrerantzean, LOPDGDD) betez, ANECOP-ek gure bezeroek emandako datu pertsonal guztien babesa eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, Datu Pertsonalen Babesari buruzko Araudi Orokorrean ezarritakoaren arabera.
Emandako datuak DBEO araudian ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Horrela izanik, ANECOP-ek legez eskatzen diren babes-neurriak ezarri ditu, eta bere eskuan dauden neurri tekniko guztiak instalatu ditu datuen galera, erabilera okerra, aldaketa, hirugarrenen baimenik gabeko sarbidea eta bestelako arau-hausteak saihesteko. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.
Tratamenduaren erantzulea
Izena: ANECOP Nafarroako Obra Publikoen Eraikuntza Enpresen Elkartea
IFK: G 31 129091
Helbidea: Itaroa Urbanizazioa kalea, 2 – 31620 Uharte (Nafarroa)
Telefonoa: 948357480
Posta elektronikoa: anecop@anecop.es
Tratamenduaren helburua
ANECOP-en webguneko bezero edo bisitariek emandako datu guztiak datu pertsonalak prozesatzeko jarduera erregistro batean sartuko dira, ANECOP-en ardurapean sortu eta mantendutakoa, eta erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak eskaini, edota bisitariek planteatutako zalantzak edo kontsultak ebazteko erabiliko dira. Gure politikaren arabera, ez dugu gure zerbitzuen erabiltzaileen profilik sortuko.
Tratamenduaren zilegitasuna
- Kontratu bidezko harremana: gure produkturen bat erosi edo zerbitzuren bat kontratatzen denean aplikatzen da.
- Interes legitimoa: planteatzen zaizkigun kontsulta eta erreklamazioei erantzun eta kopuru egokien kobrantza kudeatzeko.
- Zure baimena: gure webguneko erabiltzailea bazara, harremanetarako formularioan agertzen den laukia markatuz, baimena ematen diguzu jakinarazpenak bidaltzeko, betiere planteatutako eskaerari erantzuna eman ahal izateko.
Hartzaileak
Ez ditugu zure datu pertsonalak inorekin partekatuko, legeak zure datu pertsonalak ematera derrigortzen gaituen erakunde publiko edo pribatuekin izan ezik. Adibidez, Zerga Legearen arabera, Zerga Agentziari kopuru zehatz batetik gorako eragiketa ekonomikoei buruzko informazioa eman behar zaio.
Aipatutako egoerez gain, beste erakunde batzuei informazio pertsonala eman behar izanez gero, aldez aurretik zure baimena eskatuko dugu, horren gainean erabaki bat hartzea ahalbidetuko duten aukera argien bidez.
Komunikazioa
Ez dugu datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egingo aipatutako helburuetarako.
Kontserbazioa
Zure datu pertsonalak bildu genituenean zehaztutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren bitartean soilik gordeko ditugu. Gordeta mantentzeko denbora zehazteko unean, kontuan izango dira tratamenduak ekar ditzakeen arriskuak, kontratu bidezko betebeharrak, legezkoak eta arau bidezkoak, datuak gordetzeko barne politikak eta gure negozio interesak, Cookie-n Politika eta Pribatutasun Abisuan jasotakoaren arabera.
Zentzu horretan, ANECOP-ek erabiltzailearekiko harremana bukatu ostean datu pertsonalak gordeko ditu, behar den moduan blokeatuta, eta interesdunarekin izandako harremanaren ondorioz gerta daitezkeen ekintzek preskribatuko luketen epean.
Behin blokeatuta, ANECOP-ek ezingo ditu datuak eskuratu, eta ez dira tratatuko, ez bada Administrazio publiko, Epaile eta Auzitegiek eskatuta, tratamenduen ondoriozko erantzukizun posibleren bati aurre egiteko, edota Datuen Babeserako Espainiako Agentzian izandako erreklamazioen defentsarako.
Segurtasuna
Gure sisteman tratatzen den informazio pertsonalaren konfidentzialtasuna mantentzeko arrazoizko ahaleginak egiten ditugu. Segurtasun maila zorrotzak mantentzen ditugu gerta daitezkeen galera eta baimenik gabeko sarbideei aurre egin ahal izateko, kontuan izanda teknologiaren egoera, datuen izaera eta gerta daitezkeen arriskuak. Hala ere, ez gara gure webgunean erabiltzen dituzun datuen erantzule izango (erabiltzailea eta pasahitza barne). Gure langileek pribatutasun arau zorrotzak jarraitzen dituzte, eta euskarri zerbitzuak emateko helburuarekin hirugarren bat kontratatzen badugu, arau horiek betetzea eskatuko zaio.
Zure eskubideak
Honako eskubideak gauzatu ditzakezu:
- Datu pertsonalak ikusteko eskubidea, zein datu tratatzen ari garen eta horiekin burutu diren tratamendu-eragiketak zeintzuk diren jakiteko.
- Zuzena ez den edozein datu zuzentzeko eskubidea.
- Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, posible denean (adibidez, lege derrigortzen duenean).
- Datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea, datuen tratamenduaren legezkotasuna, zehaztasuna edo beharra zalantzazkoak badira. Kasu horretan, erreklamazioak burutu edo defendatzeko aukera izango duzu.
- Zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, tratamendu horretarako legezko oinarria gure interes legitimoa denean. ANECOP-ek zure datuak tratatzeari utziko dio, interes legitimoren bat izan ezean, edo erreklamazioen defentsarako beharrezkoa izan ezean.
- Zure datuen eramangarritasunerako eskubidea, tratamendurako eskumena ematen digun lege oinarria kontratu bidezko harremana edo baimena denean.
- ANECOP-i emandako baimena atzera botatzeko eskubidea.
Zure eskubideak doan erabili ditzakezu, gurekin edozein unetan harremanetan jarriz ANECOP-en helbidearen bidez. NANaren kopia eranstea beharrezkoa izango da.
Eskubideen babesa
Gure erakundeak zure eskubideak gauzatzeko aukerari kasurik egin ez diola iruditzen bazaizu, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat jar dezakezu, honako bideren batetik:
- Egoitza elektronikoa: https://www.aepd.es
- Posta helbidea: Datuen Babeserako Espainiako Agentzia, Jorge Juan kalea, 6, 28001, Madril
- Telefonoa: 901 100 099 y 912 663 517
Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteak ez Dakar inolako kosturik eta ez da abokatu edo prokuradorerik behar.
Eguneratzeak
ANECOP-ek politika hau aldatzeko eskubidea dauka, lege aldaketen arabera egokitzeko.